Yala Nafarroa con Palestina

Plataforma navarra de 248 colectivos y más de 1800 personas contra el genocidio y la ocupación y por una Palestina libre

Palestinako genozidioaren biktimei memorial iraunkor bat jarriko da Iruñean, eta horretarako diru bilketa bati ekingo zaio

Yala Nafarroa Palestinarekin herri ekimena Palestinako genozidioaren biktimak oroitzeko memorial iraunkor bat jartzea sustatzen ari da. Yalatik adierazi dutenez, ekimena ahalik eta herrikoiena izatea eta harpidetza herrikoiaren bidez finantzatzea da asmoa. Obra Josu Rada diseinatzailearena da, eta modu altruistan laguntzen du.

Diru ekarpenak transferentzia bidez egin daitezke ES50 3035 0113 57 1130048254 kontu zenbakian (Laboral Kutxa).