Manifestazioa genozidioak jarraitzen duela salatzeko hitzordua izanen da. Israelgo Estatu Sionistak berriki kometekin jolastea debekatu die haur palestinarrei, eta hori dela eta, kometak izanen dira askatasunaren ikur nagusia mobilizazio berri honetan. Manifestariei kometak egiteko eta manifestaziora eramateko deia egin diete. Horretarako, hainbat irudi eta tutorial bat eskaintzen dira.










